Jesus Mari Lazkano Bilboko Arte Eder Museoan

Erakusketak Lazkanoren ibilbidea errepasatzen du, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai, denak ere esparru desberdinetan artikulatuak: arkitekturarekiko eta hiriarekiko interesetik hasi –Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazioak, New Yorkeko sky-linedelakoaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak– eta imajinaziozko paisaia urrunen agerpenetaraino, non naturak protagonismo handiagoa hartzen baitu. Gainera, erakusketa honetarako beren-beregi pintatutako lan multzo argitaragabe bat aurkeztuko da; hain zuzen ere, Bilboko Arte Eder Museoa eta bertako espazioak dira lan horien gai nagusia.”

Wed, 13th Oct — 3 notes
Sigfrido Koch Arruti
Aukera ederra dago Donostiako Kutxa Boulevard aretoan Euskal Herriko argakilaritzari buruz zeozer gehiago ikasteko Sigfrido Koch Arrutiren omenezko erakusketan. Txillida, Barandiaran, Oteiza, Basterretxea, Baroja,… eta abarren belaunaldikoa da eta hau bere lanean nabari da. Izenez ezaguna nuen argazkilaren lanak harrapatu nau, irudiaren poetak.

Wed, 15th Sep — 1 note