Urrutira begiratu gabe inguruan ere gauza dotoreak ditugunaren adibidetako bat da Juanra Prado Beasaindarraren disketxea. eZine bat izaten hasi zen proiektua, disketxe txiki eta artisau bihurtu da, bertako edizioak 100 aletara mugatuz.
Moonpalace katalogoan aurki dezakegun artistetako bat, Goierri inguruetako dugu, Legorretako Saioa. Bere lanetako bat entzuteko aukera duzue hemen (Matriuska Heart) edo disketxeko beste lan batzuk hemen.