Chet Baker abeslari eta tronpetistari buruzko dokumentala ikusi det gaur. 1988 urtean aurkeztu zen eta urte hortan Oscar sarietako dokumental sailean nominatua izan zen. 2009 urtean editatu zen Españin eta orain gutxi izan det beraren berri. Saretik “jetsia” nuen ikusteko baño egun apropos bat nahi nuen berataz gozatzeko eta gaurko gaua aukeratu det… gozatu det.
Post hau editatzeko orduan YouTuben saltxeatzen nebillen bideo bat igotzeko eta beste harribitxi bat billatu det, hau ere 1988 urtekoa… Chet’s Romance, Bertrand Fèvre zuzendutako laburmetraia.
