Jesus Mari Lazkano Bilboko Arte Eder Museoan

Erakusketak Lazkanoren ibilbidea errepasatzen du, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai, denak ere esparru desberdinetan artikulatuak: arkitekturarekiko eta hiriarekiko interesetik hasi –Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazioak, New Yorkeko sky-linedelakoaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak– eta imajinaziozko paisaia urrunen agerpenetaraino, non naturak protagonismo handiagoa hartzen baitu. Gainera, erakusketa honetarako beren-beregi pintatutako lan multzo argitaragabe bat aurkeztuko da; hain zuzen ere, Bilboko Arte Eder Museoa eta bertako espazioak dira lan horien gai nagusia.”


Posted 1 year ago with ❤ 3 notes Tagged : #expo#jesus mari lazkano#art
  1. aztarnak posted this